15. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Tokiko Gobernu Batzarreko kide baten izendapena

Alkatetzaren 976/2017 Ebazpena.

Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka García Izal naizen honek, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 41.3, 46. eta 52. artikuluek emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

I.–Sandra Cornago Garbayok karguari uko egin dionez, Felix Bienzobas Lázaro izendatzea Tokiko Gobernu Batzarreko kide, indarrean dagoen legeriak ematen dizkion eskudantziekin.

II.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta izendapenak indarra hartuko duen ebazpena sinatu eta biharamunetik aitzina.

Corellan, 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1715126