2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Aldaketa, Hiru urte baino gutiagoko seme-alabak dituzten familiendako laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Ollarango Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Ollaranen hiru urte baino gutiagoko seme-alabak dituzten familiendako laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ollaranen, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L1715071