15. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Gizarte Segurantzako kotizazio-osagarriari buruzko erabakia

Osoko Bilkurak 2017ko abenduaren 1ean, onartu du (Alkatea abstenitu egin da):

2016. urtean, Udalak adostu zuen kargu publikoari ordaintzea Gizarte Segurantzako Diruzaintzarekin sinatu beharreko hitzarmenaren kostua. Izan ere, beharrezkotzat jotzen du bere gain hartzea alkatearen lanpostuak berezko duen kotizazioaren eta funtzionario-lanpostuari dagokionaren arteko aldea (alkatearen lanpostuari dagokion kotizazioa funtzionario-lanpostuari dagokiona baino txikiagoa da). Udal aurrekontuan 1.800 euroko gastua aurreikusi zen bi soldaten artean dagoen kotizazio-aldea ordaintzeko.

Ezin izan da hitzarmena sinatu, eta proposatzen da urtean 1.800 euroko osagarria oinarrizko soldatan sartzea, legegintzaldia bukatu arte.

Hori guztia ikusirik, Osoko Bilkurak onartu du:

1.–Alkatearen soldata gordinari urtean 1.800 euro gehitzea.

2.–Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko du indarra.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Etxarri Aranatzen, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1800530