2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
2018ko lan egutegia
Alkate udalburuaren abenduaren 21eko 116/2017 Ebazpenaren bidez onetsi da Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileen lan egutegia 2018rako, egun baliogabeak zehazten dituena. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:
“Lehenbizikoa.–Onestea Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileen egutegia 2018rako, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 614/2017 Ebazpenean eta azaroaren 30eko 1213/2017 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz. Ondoko hauek ezartzen dira horietan, hurrenez hurren: Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunen egutegi ofiziala, eta herrietako jaiegunak 2018rako. Igandeez gain, honako hauek dira 2018rako jaiegunak, aste barrenekoak direnak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Abuztuaren 24a: San Bartolome.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 1a: Domu Santu.
–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberria.
Bigarrena.–Lan egutegia erregularizatzeko ondorioetarako, larunbatez gain honako egun hauek hartuko dira lanik gabekotzat (bulegoak itxita egonen dira):
–Otsailaren 2a, San Blas festak direla eta.
–Abuztuaren 27a, 28a eta 29a, San Bartolome festak direla eta.
–Abenduaren 24a: Gabon eguna.
–Abenduaren 31: Urtezaharra.
Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak zenbatzeari dagokionez, 2018ko larunbat eta igande guztiak, baita ebazpen honen lehen puntuan aipatutako egunak ere, jaiegunak izanen baitira.
Laugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan”.
Ribaforadan, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1715008