15. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2018ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta beste zergapetze mota batzuk

Santakarako Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, honako hau erabaki zuen:

1. 2018ko ekitaldirako beren horretan uztea azken ekitaldian indarra izan duten honako zerga-tasa hauek: eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga; hiri-lurren balio-gehikuntzaren zerga (gainbalioak); ekonomia-jardueren gaineko zerga; lur-ondasunen gaineko kontribuzioa, eta gainerako zergapetze motak.

2. 2018ko ekitaldirako beren horretan uztea 2017ko ekitaldian indarra izan duten prezio publikoak; salbuespen bakarra udaleko kirol instalazioak erabiltzeko prezioa izanen da, indarra hartuko baitu dagokien udal ordenantzaren aldaketa onetsi eta argitaratu ondoan.

3. 2018ko ekitaldirako beren horretan uztea gaur egun indarra duten tasak, baita gainerako zergapetze motak ere.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2017ko abenduaren 13an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1715113