15. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Zinegotzien botoen eskuordetzea Udalaren bilkuretan

Larragako Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, legez eskatutako quoruma zuela, erabaki hau hartu zuen:

“Ikusirik martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duena eta udaletako zinegotzien botoen eskuordetzea ezartzen duena, eta zehazki uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluari emaniko idazketa, zeinak aukera ematen baitie udalei zinegotzien botoen eskuordetzeari buruzkoak erregelamendu organikoan jasotzeko.

Udal hau, ez baitu erregelamendu organikorik, izaera orokorreko xedapenen bidez gobernatzen denez, aipatu 86.4 artikuluak eskaintzen duen aukera bere funtzionamenduan sartzeko, aski da erabakia hartzea legean jasotzen diren kasuetan boto-eskuordetzea egiteko bide hori onarturik, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, 6/1990 Foru Legearen 325.4 artikuluari jarraikiz, toki entitatearen beraren antolaketari dagokion erabakia izateagatik.

Aipatu aurrekariak kontuan hartuz, aho batez erabaki da:

1. Onartzea Larragako Udalean aplikatzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan ezarritakoa, martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legeak emandako idazketaren arabera, boto-eskuordetzea egin ahal izateko foru lege horrek aurreikusten dituen kasuetan.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan”.

Larragan, 2017ko abenduaren 22an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1715018