2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Elizagorriko Udalak, 2017ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoa zuela, erabaki zuen onestea 2018ko ekitaldirako plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak ematen dituen aginduak bete beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Elizagorrian, 2017ko abenduaren 22an.–Alkatea, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L1715069