15. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko oholean argitaratu ondoan, hamabost egun baliodunean egonen da jendaurrean delako espedientea, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orobat, aditzera ematen da, ezen, jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat hartuko dela.

Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2017ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1715112