15. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2018rako karga-tasak, tasak eta tarifak

Lekunberriko Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin bilkuran eta aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez, erabaki zuen karga-tasa hauek ezartzea 2018rako:

Zergak:

A.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasa hauek onestea:

A.1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, %0,413ko karga-tasa ezartzea.

A.2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, %0,413ko karga-tasa ezartzea.

B.–Egungo indize-eskala mantentzea 2018rako ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko.

B.1.–1,4 indizea aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.

C.–Zerga hauei aplikatzeko portzentajea onestea:

C.1.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

C.1.1.–Karga-tasa: %20, ondorengo indizeak aplikatzetik heldu den zerga-oinarriaren gainean:

–5 urte bitarteko aldia: 3,3.

–10 urte bitarteko aldia. 3,2.

–15 urte bitarteko aldia: 3,1.

–20 urte bitarteko aldia: 3,1.

C.2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ):

C.2.1.–Karga-tasa %5 izanen da.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Lekunberrin, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1715076