15. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

2018rako zerga-tasak

Itzagaondoako Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako zerga-tasa hauek onestea erabaki du, 2018ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

1.–Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.

2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:

–0tik 5 urte bitartekoak: %15.

–5 eta 10 urte bitarte: %12.

–10etik 15 urte bitartekoak: %10.

–15 urtetik gora: %8.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

1.–Hiri-lurreko ondasunen gainekoa: %0,20.

2.–Landa-lurreko ondasunen gainekoa: %0,70.

Ardatz Itzagaondoan, 2017ko abenduaren 26an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1715127