15. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1070/2017 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Akordeoiaren eta Gaitaren espezialitateak Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen dituena, Corellako Udalaren “Blas de Laserna” Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketen atalean.

Ikusirik Gorka García Igal jaunak, Corellako Udaleko alkate-udalburuak, Akordeoia eta Gaita musika-tresnen espezialitateak herriko udalaren “Blas de Laserna” Musika Eskolan ematen diren ikasketen atalean inskribatzeko aurkeztu duen eskaera dela-eta irekitako espedientea.

Ikusirik, aipatu ikasketak inskribatzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eman duen aldeko txostena.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu hori 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne merkatuko zerbitzuei buruz 2006ko abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko).

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak hala proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Akordeoi eta Gaita espezialitateak Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzea, Corellako Udalaren “Blas de Laserna” Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketen atalean (ikastetxearen kodea: 31013963). 2017ko azaroaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxearen titularrak egindako eskaera. Horrela, une horretatik aurrera eskola horrek inskribatuta dituen ikasketak Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak dira; irakasgai hauek, alegia:

a) Oinarrizko eskaintza, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. apartatuko a), b) eta c) letretan ezarritako antolamenduari jarraikiz:

–Instrumentu-praktika: Akordeoia, Baxu Elektrikoa, Klarinetea, Zeharkako Flauta, Gaita, Gitarra, Gitarra Elektrikoa, Perkusioa, Saxofoia, Tronboia, Tronpeta, Biola eta Biolina.

–Instrumentu-praktikaren osagarri den musika prestakuntza: Musika Hizkuntza.

–Ahots eta instrumentu jarduerak taldean: Abesbatza, Konboak, Ganbera-musika, Sokako Orkestra eta Gazteen Banda.

b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste irakasgai batzuk (9. artikuluko 2. apartatua): Musika eta Mugimendua 8 urtetik beherako ikasleentzat.

2. Gogoraraztea eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaiola.

3. Ohartaraztea eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko dela foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Corellako Udaleko alkate-udalburuari, eta adieraztea administrazioaren ebazpen honen kontra, orobat, administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpenaren berri eman eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñea, 2017ko azaroaren 24an.–Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendaria, Iasone Muruzábal Fernández. (Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ordez, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 10eko 115/2015 Foru Aginduaren arabera).

Iragarkiaren kodea: F1713743