2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROZ
Eskuordetza ezkontza zibila egiteko
2018ko urtarrilean ezkontza zibila eginen da Udaletxean. Ezkontza hori Urrozko Udaleko zinegotzi Xabier Agesta Mariezkurrenak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat,
Urrozko Udaleko alkate udalburuak 2017ko abenduaren 19ko ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Aipatu ezkontza egiteko Xabier Agesta Mariezkurrena zinegotzia eskuordetzea.
2. Eskuordetze horrek data honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.
Urrozen, 2017ko abenduaren 26an.–Alkatea, Iñaki Juanena Santesteban.
Iragarkiaren kodea: L1715182