165. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 26a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
269/2016 FORU AGINDUA, abuztuaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, martxoaren 15eko 90/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, 2016. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko araudia finkatu zen.
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
275/2016 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuko burutza hutsik dagoenean edo titularra kanpoan edo eri dagoenean, hura ordezteko araubidea ezartzen duena.
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
932E/2016 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena Iruñeko 4. poligonoaren 781. katastro-lurzatiaren xehetasun azterlana, “Nafarroako Unibertsitatearen Campusa” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z.5 jarduketa-unitateari dagokiona. Sustatzailea Goimendi ikasle-egoitza nagusia da.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1690/2016 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2016ko gastua baimentzen duena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako.
318/2016 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko 2015-2016 ikasturtean. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituena.
637/2016 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, 2016-2010 aldirako Nafarroan Natura 2000 sarekoak diren mendi-larreen kudeaketa jasangarria egiteko diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena. Laguntza horiek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren 7.6.1 neurrian sartuta daude.
Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 318/2016 Ebazpenarena; ebazpen horren bidez, toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onesten da kudeaketa finantzatzeko 2015-2016 ikasturtean.
Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abuztuaren 9ko 637/2016 Ebazpenarena; ebazpen horren bidez 2016-2020 aldirako Nafarroan Natura 2000 sarekoak diren mendi-larreen kudeaketa jasangarria egiteko diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dira.
1.7. BESTELAKOAK
258/2016 FORU AGINDUA, uztailaren 19koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez basa faunaren zenbait espezie elikatzea arautu zen, gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin, Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua ere arautu zen, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri zen eta haren funtzionamendurako arauak zehaztu ziren.
1683/2016 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez 2016ko deialdia egiten da, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko zenbait kualifikaziori lotuta dauden lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurarako.
339/2016 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez jarraibideak onesten dira, Lanbide Heziketako ikasketez gain araubide bereziko kirol ikasketak ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko, 2016-2017 ikasturterako.
244E/2016 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Murillo el Frutoko udal mugapean NFU’S hondakinak balorizatu eta birziklatzen dituen instalazio baten Ingurumen baimen integratua aldatzen duena. Instalazioaren titularra Indugarbi NFU’S SL da.
250E/2016 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Irurtzungo udal mugapean aluminioa galdatu eta estrusionatzeko instalazio baten Ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzen duena. Instalazioaren titularra Sapa Extrusion Navarra, S.L. da.
251E/2016 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Cintruenigoko udal mugapean hondakinak kudeatzen dituen instalazio baten Ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzen duena. Instalazioaren titularra Servicios Ecológicos Navarra SL da.
257E/2016 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, Baztango udal mugapeko 68. poligonoko 7. lurzatiko esnetarako behi-aziendaren ustiategian goi tentsioko linea elektrikoa desbideratzeko proiekturako. Sustatzailea Andalorrea 4322 ENS da.
259E/2016 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Lesakako Udalaren obra-hondakindegia ixteko planerako. Sustatzailea Lesakako Udala da.
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, honako honen oinarriak onesten dituena: Nafarroako Ubidearen Arga 4-XXII. sektorea (Azkoiengo ureztaketa tradizionala).
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Arga-4 sektoreko (Azkoien) ureztaketa. Ingurumen ukipenen azterlana jendaurrean jartzeko tramitearen jakinarazpena.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, giza baliabideetako eta laneko arriskuen prebentzioko teknikari lanpostua aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda oposizio-lehiaketa bitartez osatzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Bosgarren oinarriaren aldaketa
CINTRUÉNIGO
Deialdia, administrari laguntzaile izateko.
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABARTZUZA
Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduen ordenantzan
Behin betiko onespena
ARELLANO
Aurrekontuko 1/2016 aldaketa.
Behin betiko onespena
ARMAÑANTZAS
Landalurreko eta hirilurreko ondasunen
gaineko kontribuzioa 2016ko ekitaldian
CADREITA
UI-20R1 eta UI-20R2 unitateetako hirigintza hitzarmena.
Hasierako onespena
CAPARROSO
9. poligonoko 954. lurzatiaren xehetasun azterlana
Testu arauemailea
ZIRAUKI
Aldaketa xehakatua Udal Plan Orokorrean.
Behin betiko onespena
ETXARRI
2015eko aurrekontu orokor eta bakarra. Onespena
FITERO
Jarduera sailkatua. Handitzea
FUNES
Alkatetza beste baten esku uztea
GESALATZ
Udal ordenantza, Udalaren altzariak maileguan ematea arautzen duena. Behin betiko onespena
ITZA
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
JAURRIETA
2, 3 eta 4. aldaketak 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena
1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
ELIZAGORRIA
Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena
Aurrekontuko 2/2016 aldaketa. Hasierako onespena
Aurrekontuko 3/2016 aldaketa. Hasierako onespena
LEGASA
2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena
LEKUNBERRI
Eginkizunak lehen alkateordearen esku uztea
MURILLO EL CUENDE
Alkatetza beste baten esku uztea
OIZ
Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen
dituen ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena
OLORITZ
1/2016 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena
TAFALLA
Udal Erregelamendua, hizkera ez-sexistaren erabilera eta emakumeak eta gizonezkoak ikusarazteko xedea duten estatistika eta azterlanen egokitzapena arautzen dituena. Behin betiko onespena
2. aldaketa, Eremu publikoan ostalaritzako terrazak paratzea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
VALTIERRA
Piperotako lokalak arautzen dituen udal ordenantza
Behin betiko onespena
VIANA
14/2016 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena
16/2016 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena
17/2016 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena
VILLAMAYOR DE MONJARDIN
Balorazio txostena
ZUÑIGA
Udal ordenantza, Bikote egonkorrak arautzen dituena
Behin betiko onespena
ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
2. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/03437 NL/br espedientea. Jendaurreko epea
4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 363/2015 prozedura
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA
692/2015 hitzezko judizioa
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA
Ediktua. Epaiaren jakinarazpena. 1302/2015 prozedura
Epaia jakinarazteko ediktua eta zuzenketa egiteko autoa
674/2015 prozedura
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA
Delitu arinen gaineko judizioa, 876/2016
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 1718/2016 judizioa, delitu arinen gainekoa. Zitazio zedula
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Judiziorako zitazioaren ediktua. Lan arloko eta Gizarte Segurantzako egintza administratiboen inpugnazioa (prestazio egintzak salbu), 384/2016 prozesua
Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 81/2016 prozedura
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 63/2016 prozedura
6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
BERRIOZAR
Vehículos abandonados
EZCABARTE
Edicto de notificación de baja de oficio
en el Padrón Municipal de Habitantes
IGANTZI
Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinaraztea
ORKOIEN
Notificación de incoación de expediente por solicitud
de baja de oficio en el Padrón Municipal de Habitantes