2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
Jarduera sailkatua. Handitzea
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak eta oharrak egin ditzaten.
Sustatzailea: Valentín Aplicaciones Industriales SL. Jarduera: pintaketa industrialerako instalazioa handitzea. Tokia: 6. poligonoko 473. eta 550. lurzatiak. Dehesa de Ormiñen industrialdea.
Fiteron, 2016ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Francisco Javier Yanguas Fernández.
Iragarkiaren kodea: L1609621