165. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGASA

2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Legasako Kontzejuak, 2016ko apirilaren 9an egin bilkuran, eta Batzarrean ziren guztiak bat etorrita erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batean onestea Legasako Kontzejuaren 2016ko aurrekontua betearazteko oinarriak.

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira hamabortz egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.ean eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoa bete dadin.

Legasan, 2016ko abuztuaren 18an.–Kontzejuko burua, David Andresena Ariztegi.

Iragarkiaren kodea: L1609672