4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA
Ediktua. Epaiaren jakinarazpena. 1302/2015 prozedura
José Alonso Ramos jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 1302/2015 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan.
Eta Maderas en General Justa SLri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2016ko uztailaren 29an.–Justizia Administrazioaren letradua, José Alonso Ramos.
Iragarkiaren kodea: J1609607