165. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Landalurreko eta hirilurreko ondasunen
gaineko kontribuzioa 2016ko ekitaldian

Honen bitartez aditzera ematen zaie Armañantzasko herritarrei, Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2016ko abuztuaren 20an hasi eta irailaren 19an bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Armañantzasko Udalaren kontuetan ordaindu ahalko dira, Nafarroako Rural Kutxan edo Caixabanken, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2016ko irailaren 19an.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Armañantzasen, 2016ko abuztuaren 18an.–Alkate udalburua, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L1609685