4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA
692/2015 hitzezko judizioa
Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:
Xedea: zenbateko baten erreklamazioa.
Alderdiak:
Auzi-jartzailea: Editorial Planeta SA.
Letradua: Álvarez González jauna.
Prokuradorea: Barrena Sotés andrea.
Demandatua: Patricia del Rosario Bascope Paco (auzi-ihesean).
57/2016 epaia. Iruñean, 2016ko martxoaren 3an.
Nik, Rafael Ruiz de la Cuesta Muñozek, Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 692/2015 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditut. Horien xedea, alderdiak, legelariak eta prokuradoreak goian ageri dira. Horiek horrela, honako epai hau ematen dut.
Epaitza: osorik baiesten dut Barrena prokuradore andreak Editorial Planeta SAren izenean jarritako demanda, Patricia del Rosario Bascope Paco andrearen aurkakoa, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera:
(a) 1.092,00 euro.
(b) Zenbateko horren gaineko interesak, diruaren legezko interes tasa aplikatuta, 2015eko urriaren 5etik epaia eman bitartean, eta tasa hori bi puntuan handituta epai honen egunetik osorik ordaindu bitartean.
(c) Prozeduraren kostuak, ordaintzekoak izanez gero.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei (Bascope demandatu andreari, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez; betiere, auzi-jartzaileak beharko du eskatu auzialdia iraungi baino lehen, eta non ez duen epe horretan berean helbide pertsonala ematen, bertara jakinarazteko), eta ohartarazten zaie epai irmoa dela eta ez dela errekurtsorik onartzen (auziaren zenbatekoa ez baita 2.000 eurotik gorakoa).
Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza autoei erantsiko zaie eta epaien liburuan jasoko da.
Jakitera ematea. Epai hori eman duen epaileak hura eman, irakurri eta publiko egin du, epaiaren datako egunean, jendaurreko entzunaldian. Nik, Administrazioaren letraduak, horren fede ematen dut.
Eta Patricia del Rosario Bascope Paco non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.
Iruñean, 2016ko uztailaren 29an.–Justizia Administrazioaren letradua.
Iragarkiaren kodea: J1609703