165. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia),

DEKRETATU DUT:

Lehena.–Alkatea udalerritik kanpo izanen baita 2016ko irailaren 3tik 10era, biak barne, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, barneko prestasun arrazoiak direla medio, Udalbatzako zinegotzi Nerea Monsegur Rivasen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Bigarrena.–Udalbatzari honen berri ematea ebazpen honen ondotik egiten duen lehen osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Laugarrena.–Onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitara ematea.

Arradan (Murillo el Cuende), 2016ko abuztuaren 19an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1609701