1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
258/2016 FORU AGINDUA, uztailaren 19koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez basa faunaren zenbait espezie elikatzea arautu zen, gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin, Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua ere arautu zen, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri zen eta haren funtzionamendurako arauak zehaztu ziren.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Aginduaren bidez, basa faunaren zenbait espezie gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin elikatzea eta Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua arautu, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri eta funtzionamendurako arauak zehazten dira. Foru agindu hori uztailaren 4ko 246/2014 Foru Aginduak eta uztailaren 2ko 249/2015 Foru Aginduak aldatu zuten.
2.2.g) artikuluak zehaztu du zein diren ustiategi estentsiboak foru agindu horren ondorioetarako. Behi-aziendako ustiategiei dagokienez, sailkapen horretan sartzen dira Nafarroako abeltzaintzako ustiategien erregistroan “haragitarako ugalketa” (zezenketarakoak kanpo utzita) deitutako sailkapen zooteknikoa dutenak.
Sailkapen horretan ezin dira sartu “esnetarako ugalketa” deitutako sailkapen zooteknikoa duten behi-aziendako ustiategiak, gaur egun ekoizpen horiek izaera intentsiboa baitute.
Dena den, sar daitezke Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpenaren Kontseiluko abeltzaintzako ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria lortu duten esnetarako behi-aziendako ustiategiak; izan ere, ekoizpen horien baldintzek gehieneko abere-zama zehazten dute nekazaritzako azalerako hektarea bakoitzeko, izaera estentsiboa bermatzen duena.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Agindua aldatzea. Horren bidez, basa faunaren zenbait espezie gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin elikatzea eta Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua arautu, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri eta funtzionamendurako arauak zehazten dira.
Aldatu egiten da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Aginduaren 2. artikuluko 2. puntuko g) letra. Testu hau izanen du aurrerantzean:
“g) Abeltzaintzako ustiategi estentsiboak: foru agindu honen ondorioetarako, abeltzaintzako ustiategi estentsiboak izanen dira Nafarroako abeltzaintzako ustiategien erregistroan ondoko sailkapen zooteknikoak dituztenak:
–Behi-azienda:
- harategitarako ugalketa, zezenketarakoak kanpo utzita, eta
- esnetarako ugalketa: soilik abeltzaintzako ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria eskuratu duten ustiategiak.
–Ardi eta ahuntz aziendak:
- haragitarako ugalketa.
- Esnetarako ugalketa, arraza nagusia latxa bada.
–Zaldi aziendak: haragitarako ugalketa.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2016ko uztailaren 19an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: F1609569