1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abuztuaren 9ko 637/2016 Ebazpenarena; ebazpen horren bidez 2016-2020 aldirako Nafarroan Natura 2000 sarekoak diren mendi-larreen kudeaketa jasangarria egiteko diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dira.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 309113.
Zenbatekoa:
Deialdiak 150.000 euroko gastua baimentzen du toki entitateentzat, Natura 2000 sareko KEBak Kudeatzeko Planetan sartutako larratze habitaten titularrak diren eta Larreen Antolamendurako Proiektuak dituztenentzat. Era berean, 150.000 euroko kopuru hori bera baimentzea 2017., 2018., 2019. eta 2020. ekitaldietarako, kontu-sail horretan edo antzekoan. Baimendu beharreko diru kopurua, osotara, 750.000 eurokoa da.
Eskaerak aurkezteko epea:
eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2016ko abuztuaren 9an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
Iragarkiaren kodea: F1609580