165. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 363/2015 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Óscar Martínez Urtasun alderdi betearazleari (IFK: 33.427.033Y, ezkondua, helbidea: Rua do Concello, 34; Culleredo (A Coruña)) esleitzen diot higiezin hau: "Behe solairuko eskuineko etxebizitza, Iruñeko Txantrea auzoko Esprontzeda zeharkaleko 6 zenbakiko etxean, Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dagoena: 621. liburukia, 91. orria, 17.393. finka", bere ezkontza-sozietatearentzat, 40.000 euroan.

Berrikuspen-errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean.

Ebazpen hau irmo izanik, eman bekio haren lekukotza esleipen-hartzaileari, adierazita prezioa osorik eman dela, elkarte baten desegitea denez gero.

Eta Juan Andres Feligreras Recheri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko uztailaren 29an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1609680