165. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

14/2016 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2016ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko 14 zenbakiko aldaketa Udalaren 2016ko aurrekontuan, kreditu berezia baita.

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena 2016ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak:

1 3350 4820001.–Erentzun Ikastolaren ekarpena (Nafarroa Oinez 2016): 30.000,00 euro.

Finantzaketa:

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 30.000,00 euro.

Vianan, 2016ko abuztuaren 19an.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1609615