165. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

275/2016 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuko burutza hutsik dagoenean edo titularra kanpoan edo eri dagoenean, hura ordezteko araubidea ezartzen duena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 17. artikuluan ezarrita dago administrazioko organoetako titularrak kanpoan edo eri daudenean edo karguak hutsik daudenean zilegi izanen dela beste pertsona batek aldi baterako ordeztea, haiek izendatzeko eskumena duen organoak izendaturik. Ordezkorik izendatzen ez bada, kasuko administrazio organoa menpean duen administrazio organo hurrenak izendatzen duenak hartuko ditu bere gain haren eskumenak.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Aginduaren 41. artikuluan xedatzen denez, zerbitzuetako zuzendariak eta ataletako, bulegoetako eta beheragoko unitateetako buruak zer organoren menpe dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak izendatzea, horretaz araudi berariazkorik ez baldin bada. Eta xedatzen du, orobat, zilegi dela ordezkapenak ezartzea eremu orokor baterako edo berariazko esparru baterako.

Ildo horretan, hala Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta haren estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuak, nola 63/2012 Foru Dekretu hori aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren 11. artikuluak xedatzen dute zuzendari kudeatzaileari dagokiola Kudeaketa Zuzendaritzako titularraren menpe zuzenean dauden organo administratiboetako titularrak aldi baterako ordeztuko dituzten pertsonak izendatzea ebazpen bidez, kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean.

Hortaz, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta haren estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatu zuen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren 11. artikuluan eta gorago ezarritakoaren babesean,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuko burutza hutsik dagoenean edo titularra kanpoan edo eri dagoenean, zerbitzu horren eskudantziei dagokienez, hura ordezteko araubidea ezartzea. Ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

1.–Elikagaien Segurtasunaren Ataleko burua.

2.–Ingurumen Osasunaren Ataleko burua.

3.–Osasun Publikoaren Laborategiko Ataleko burua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari, Elikagaien Segurtasunaren Atalari, Ingurumen Osasunaren Atalari eta Osasun Publikoaren Laborategiko Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 19an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª José Pérez Jarauta.

Iragarkiaren kodea: F1609679