2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, giza baliabideetako eta laneko arriskuen prebentzioko teknikari lanpostua aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda oposizio-lehiaketa bitartez osatzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Bosgarren oinarriaren aldaketa
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko uztailaren 29an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2016ko ekainaren 29ko ebazpenak, baietsi baitzituzten 16-01059 eta 16-01062 gora jotzeko errekurtsoak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko martxoaren 2an hartutako erabakiaren aurka jarriak. Erabaki horren bidez onetsi ziren giza baliabideetako eta laneko arriskuen prebentzioko teknikari lanpostua oposizio-lehiaketa bitartez eta aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdiaren oinarriak. 2016ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara deialdia, martxoaren 31n.
Honako hau erabaki da:
1. Deialdiaren bosgarren oinarria aldatzea, eta honela uztea:
“Bosgarrena.–Lehiaketa.
Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu ondotik aipatzen den merezimendu baremoari jarraikiz. Merezimendu guztiak alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, hautapen prozedura honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Merezimenduen balorazioa eginda, jendaurrean jarriko dira emaitzak Antsoaingo Udalaren iragarki oholean eta bere web orrian (www.ansoain.es). Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen eta gehienez ere 30 puntu lortu ahalko dira. Honela baloratuko da:
5.1. Lanbideko esperientzia:
a) Puntu bat, urte oso bat giza baliabideetako teknikari eta/edo langileen teknikari lanpostuan lan egiteagatik administrazio publiko batean. Gehienez ere, 4 puntu.
b) Puntu bat, urte oso bat laneko arriskuen prebentzioko teknikari lanpostuan lan egiteagatik administrazio publiko batean. Gehienez ere, 4 puntu.
c) 0,5 puntu, urte oso bat giza baliabideetako teknikari eta/edo langileen teknikari lanpostuan lan egiteagatik entitate pribatu batean. Gehienez ere, 2,50 puntu.
d) 0,5 puntu, urte oso bat laneko arriskuen prebentzioko teknikari lanpostuan lan egiteagatik entitate pribatu batean. Gehienez ere, 2,50 puntu.
Urtebetetik beherako aldiak proportzioan puntuatuko dira, lan bizitzaren txostenari jarraituz. Sei hilabetetik gorako lan-kontratuak baloratuko dira soilik.
5.2. Prestakuntza osagarria:
a) Giza baliabideen planifikazio, kudeaketa eta/edo antolaketarekin zuzenean lotutako ikastaroak, toki entitateen eremuan onarpen ofiziala duten erakundeek, ikastetxe publikoek eta unibertsitateek antolatuak, bakoitzeko: puntu 1 emanen da prestakuntzako 100 orduko (gehienez ere 3 puntu); proportzioan puntuatuko dira.
b) Giza baliabideen planifikazio, kudeaketa eta/edo antolaketarekin zuzenean lotutako ikastaroak, onarpen ofiziala duten erakundeek, ikastetxe publikoek eta unibertsitateek antolatuak, bakoitzeko: 0,5 puntu emanen da prestakuntzako 100 orduko (gehienez ere 3 puntu); proportzioan puntuatuko dira.
c) Unibertsitate batek frogatutako prestakuntza, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduaren VI. eranskinean zehazten den programako edukia duena (urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen). Gehienez ere 3 puntu.
d) Goi mailako prestakuntza, lan agintaritza eskudunak frogatua, gutxienez 600 ordukoa prebentzioko hiru espezialitate edo diziplinetako batean: Laneko Segurtasuna, Industria Higienea eta Ergonomia eta Psikologia Aplikatua. Gehienez ere 3 puntu.
5.3. euskaraz jakitea. Gehienez ere 5 puntu EGA edo C1 izateagatik. Horien azpiko titulazioei puntu hauek emanen zaizkie: A1 tituluak puntu 1 izanen du, A2 tituluak 2 puntu, B1 tituluak 3 puntu eta B2 tituluak 4 puntu. Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiriaren bidez edo baliokidetzat jotzen den titulu baten bidez frogatzen ahal da. Izangaiak ez badauka entitate eskudunak emandako egiaztagiri ofizialik, NAPIn proba egiteko aukera dauka. Erakunde horrek 0 eta 5 punturen arteko puntuazioa emango dio. Euskararen proba egin nahi duten izangaiek hala adierazi beharko dute deialdian parte hartzeko eskabide orokorrean. Proba hori oposizioaldirako ezarritako probak burututa eginen da.
Epaimahaiak Antsoaingo Udaleko iragarki oholean eta webgunean emanen ditu lehiaketako puntuazioak.”
2. Aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, hamabost egun naturaleko beste epe bat irekitzea eskabideak aurkezteko, eta espresuki adieraztea orain hasiko den epe berrian 2016ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31koan, ezarritako epean aurkeztu ziren eskabideak aurkeztutzat jotzen direla ondorio guztietarako, ez bada epe horretan eskatzaileak aurkakoa adierazten duela.
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta aditzera ematen da deialdiaren oinarrien aldaketa honen aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bertzenaz,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barnean.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen erakundean berean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Antsoainen, 2016ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1609090