2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
UI-20R1 eta UI-20R2 unitateetako hirigintza hitzarmena.
Hasierako onespena
Cadreitako Udalak, alkatetzak 2016ko abuztuaren 17an eman 16/285 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea hirigintzako kudeaketa hitzarmena, UI-20R1 eta UI-20R2 unitateetako hirigintzako aprobetxamenduaren %10a eskudirutan gauzatzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, espedientea hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Cadreitan, 2016ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L1609674