165. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 3an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

1. zenbakia: kreditu gehikuntza, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua:

–Gastu goititua:

“Erabilera publikoko ondasunen mantentze-lanak” kontu-sailera: 15.000 euro.

–Diru-sarrera goititua:

8. kapitulua.–Zenbatekoa: 15.000 euro.

Jaurrietan, 2016ko uztailaren 7an.–Alkatea, José Ángel Cambra Burgaleta.

Iragarkiaren kodea: L1609623