165. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1690/2016 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2016ko gastua baimentzen duena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako.

Abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuetan ezarritakoarekin bat, zerbitzu horren helburua da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari arlo hauetan esleitutako eskumenak gauzatzea: gizarte eragileekin adostutako enplegu politikak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, enplegurako prestakuntzaren gainean ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz; lanbide orientazioa; enpresekin bitartekari eta aholkulari lanak egitea; lana aurkitzea; enplegua sustatzea; nork bere lana sortzeko eta ekintzailetzarako aholku ematea; lan sustapena; aukera berdintasuna eta laneratzea; eta enpleguaren egoeraren eta enplegu politiken azterketa Nafarroan.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen duenez, diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Azaldutakoarekin bat, proposamen txostena ikusita eta abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuak onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 13. artikuluaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2016ko gastua baimentzea, enplegu aukeretarako ibilbideak finantzatuko dituzten diru-laguntzak emateko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta Nafarroako UGT erakunde sindikalaren arteko hitzarmenanen barrenean; 305.000 euroko zenbatekoa du eta 2016ko gastuen aurrekontuko “Enplegu Plana. NL-NEZaren enpresa eta sindikatu erakundeekiko hitzarmena, enplegu aukeretarako programetarako” izeneko 950002-96200-4819-242109 kontu-sailaren kargura da.

2. Ebazpen hau Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuari eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza Delegatuari igortzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 17an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1609605