165. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Eginkizunak lehen alkateordearen esku uztea

Lekunberriko Udaleko alkateak, Natalia Azcona Mendiak, 46/16 Ebazpena eman du 2016ko abuztuaren 11n, eta haren testua hauxe da hitzez hitz:

Lehena.–Lekunberriko Udaleko lehen alkateorde Mikel Mikeo Cigandaren esku uztea alkate gisa ditudan egitekoak, 2016ko abuztuaren 13tik 21era.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Lekunberrin, 2016ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1609620