165. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa.
Behin betiko onespena

2016ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 14an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2016 aldaketa aurrekontuan.

GASTUAK:

Kreditu berezia:

1690-6330001.–Parral iturriko hodia berritzea: 6.000 euro.

Gastuak, guztira: 6.000 euro.

SARRERAK:

Finantzaketa:

870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 6.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 6.000 euro.

Arellanon, 2016ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L1609675