1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 318/2016 Ebazpenarena; ebazpen horren bidez, toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onesten da kudeaketa finantzatzeko 2015-2016 ikasturtean.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 315471.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Udal titularitateko ikastetxeak, orain arte lankidetza hitzarmenak izenpetuta izan ohi dituztenak.
Bigarrena.–Xedea.
Toki entitateei diru-laguntzak emateko arauak ezartzea, uztailaren 25eko 72/2015 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen 2015-2016 ikasturteko kudeaketa finantzatzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Esteka honetan eskura daitezke:
https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/-/convocatoria-de-subvenciones-a-entidades-locales.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdi honen bidez emanen diren diru-laguntzen zenbatekoa, gehienez ere, 729.624,88 eurokoa izanen da.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua (San Domingo kalea, z.g., Iruña.
Iruñean, 2016ko abuztuaren 23an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.
Iragarkiaren kodea: F1609737