2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Aldaketa xehakatua Udal Plan Orokorrean.
Behin betiko onespena
Ziraukiko Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatua, Isabel Cadena Riera andreak eta Fco. Javier Sánchez de Muniain Valencia jaunak sustatutakoa, AA-7 hirigintzako unitatea hiru azpiunitatetan banatzeko (AA-7.1, AA-7.2 eta AA-7.3), espedienteko dokumentuan ezarri bezala.
Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 11n, eta jendaurrean egoteko epea iragan da, aldaketa xehakatuari inolako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, 2016ko abuztuaren 12an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Ziraukin, 2016ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Victoriano Goldáraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1609671