1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
257E/2016 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, Baztango udal mugapeko 68. poligonoko 7. lurzatiko esnetarako behi-aziendaren ustiategian goi tentsioko linea elektrikoa desbideratzeko proiekturako. Sustatzailea Andalorrea 4322 ENS da.
Goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.
Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 111. artikuluari jarraikiz, eskatutako jarduketa baimendutako jardueratzat har daiteke, eta, beraz, udal eskumenen esparruan dago, eta ez du lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarriaren baimenik behar, beste organo edo administrazio batzuen lizentzia edo baimenaren xede izatea galarazi gabe, hala balegokio (Ur Konfederazioa, ingurumen arloko tramitea, zerbitzu sareak...), ez eta tramite horietan organo eskudunak araudi sektoriala eta lurralde antolamendurako tresnak betetzen ote diren baloratu beharra ere. Ondorio horietarako, lehendik dauden eraikin, instalazio eta eraikuntzen egoerak legezkoa izan beharko du. Bestela, horien gaineko jarduketa berria egiteko eskaerak barne hartu beharko du lehendik dauden eraikinen erabilerak eta jarduerak legeztatzeko eskaera ere.
Proiektuko jarduketaren xedea hau da: lehendik dagoen aireko goi tentsioko linea bateko 90 metro inguruko tartea desbideratzea, Baztango 68. poligonoko 7. lurzatian dagoen abere ustiategi batean lan baldintzak eta segurtasuna hobetzeko, lehengaien zama-lanetan kontakturako arriskuak saihestuko baitira. Aurreikusitako jarduketan, lehenengo eta behin, egun dauden hormigoizko zutoin elektrikoak desmuntatu eginen dira, ondoren metalezko bi dorre berri paratuko dira, eta egungo aireko linea elektrikoa kokapen berrira desbideratuko da.
Espedientean Baztango Udalaren eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostenak daude. Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak espedientearen aldeko txostena eman du.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Baztango udal mugapeko 68. poligonoko 7. lurzatiko esnetarako behi-aziendaren ustiategian goi tentsioko linea elektrikoa desbideratzeko proiekturako. Sustatzailea Andalorrea 4322 ENS da.
2. Baimenak ondoko neurri hauek aplikatzera behartzen du:
–Estekatzeko kateen isolatzaileak 2016ko ekainaren 30ean aurkeztutako dokumentazio osagarrian aipatutakoak izanen dira.
–Deribazio euskarrian, linea nagusiaren eta linea deribatuaren arteko lotura-zubiak isolatu beharko dira.
–Zerbitzurik gabe gelditzen diren azpiegitura guztiak desmuntatu eginen dira.
3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.
4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu, izan ere artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Baztango Udalari, Bidasoa aldeko Basozaintzari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko abuztuaren 17an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1609687