165. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

2, 3 eta 4. aldaketak 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Jaurrietako Udalak, 2016ko uztailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2, 3 eta 4. aldaketak Udalaren 2016ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jaurrietan, 2016ko uztailaren 7an.–Alkatea, José Ángel Cambra Burgaleta.

Iragarkiaren kodea: L1609609