4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA
Epaia jakinarazteko ediktua eta zuzenketa egiteko autoa
674/2015 prozedura
José Alonso Ramos jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 674/2015 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpenak eman dira 2016ko uztailaren 19an eta 2016ko uztailaren 22an, eta interesdunek haien kopia eskura dute bulego judizial honetan.
Eta Clara Lorea Zúñiga andreari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2016ko uztailaren 29an.–Justizia Administrazioaren letradua, José Alonso Ramos.
Iragarkiaren kodea: J1609608