3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/03437 NL/br espedientea. Jendaurreko epea
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Baztango Udala.
I.F.Z. zenbakia: P 3105000H.
Helbidea: Foruen plaza, z. g. Elizondo 31700 - Baztan (Nafarroa).
Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Ibar edo Arbuz.
Tokia: Irurita.
Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Iruritan, Arbuzko errekaren gaineko zubi txiki baten zimenduak konpontzeko lanak egitea; horretarako, makinak ibaiaren ohetik lan egin beharko du.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2016ko abuztuaren 22an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1609720