22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

1/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez 2024. urterako garatzen baita balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua.

4/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 19koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 15eko 124/2022 Foru Agindua (haren bidez 346 eredua onetsi zen, "Nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako jardueren ondoriozko dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzak. Urteko aitorpen informatiboa" izenekoa) eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua (haren bidez 182 eredua onetsi zen, "Jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren aitorpen informatiboa" izenekoa).

7/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, arauak ezartzen dituena Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan laguntzak jasotzen dituztenek bete behar dituzten baldintzazkotasun indartua eta gizarte baldintzazkotasuna aplikatzeko, onuradun horiek Nafarroako Foru Komunitatean zuzeneko ordainketak eta landa garapenaren arloko urteko zenbait ordainketa jasotzen badituzte.

76/2023 FORU AGINDUA, 2023ko abenduaren 18koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, hau aldatzen duena: 2003ko maiatzaren 26ko Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak emana, Nafarroako Abere Arraza Autoktonoen Katalogoa onesten duena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

84/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Ibone Vaquero Íñigo andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, OOLTko pediatraren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK deialdi honen barruko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzaren aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen (PFEZ) lanpostu bat gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko urtarrilaren 10ean hartua. Honen bidez, udalez gaindiko plan sektorialtzat jotzen da Zizur Nagusiko udal-mugarteko Ardoi Sektoreko L.6 unitatean saltoki handi bat ezartzeko proposamena, zeina Pomarelli SLk sustatu baitu.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

50C/2023 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana; honen bidez erabaki da Arguedasko Parque de la Naturaleza de Navarra SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

1.7. BESTELAKOAK

188/2023 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena ukatzen baitzaie energia elektrikoa ekoizteko "FV Zizur Nagusia" izeneko instalazio fotovoltaikoari eta haren ebakuazio-azpiegiturei, Zizurko udal-mugartean.

191/2023 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena ukatzen baitzaie energia elektrikoa ekoizteko "FV Cristoba" izeneko instalazio fotovoltaikoari eta haren ebakuazio-azpiegiturei, Ezkabarteko udal-mugartean.

4391/2023 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Laura Itoiz Marrauren andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (419/2023 prozedura arrunta).

JENDAURREKO INFORMAZIOA, honako eskaera honi buruzkoa: "Beladia" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio-azpiegiturak, Integral Energy Management SLk sustatua Berriobeitiko udal-mugartean (5472-CE espedientea).

EPEA IREKITZEA nazioarteko lankidetzan medikuntza pertsonalizatuko I+G proiektuak finantzatzeko programaren deialdian parte hartzeko (EP PerMed 2024).

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MÉLIDA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez aldi baterako betetzeko kirol-koordinaziorako eginkizunak dituen kultura-kudeatzailearen lanpostu bat

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, Uda-neguetako igerilekuek, gune hidrotermalak eta instalazio osagarriek osatzen dituzten kirol-instalazioak erabiltzeko eta kirol-abonuko jardueretarako prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Gora jotzeko 23-01689 errekurtsoa, 2022ko plantilla organikoaren aldaketari buruzkoa

ARANARATXE

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

ARITZALETAKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

AZAGRA

Ordenantza fiskalak aldatzea, 2024rako. Hasierako onespena

2024rako karga-tasak

AIZKOAKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

BARAÑAIN

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Kultu erlijiosorako lokala

BARASOAIN

2024rako zerga-tasak

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2024rako

BASABURUA

Deialdia, taxi-lizentzia bat adjudikatzeko

BAZTAN

2024ko lan egutegia eta egun baliogabeen egutegia

Urbanizazio proiektua Arizkungo 56. poligonoko 53. lursailean. Behin betiko onespena

BERRIOZAR

Prezio publikoak, instalazioak erabiltzeko eta kirol-jarduerak egiteko

CAPARROSO

Udal Ordenantza, fakturen tramitazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

DEIKAZTELU

Alkatearen eta udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

DONAMARIA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

DONEZTEBE

Egoitza elektronikoa sortzea

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 820., 821., 822. eta 823. lurzatietan, Logroño Bidea kaleko 1, 3, 5 eta 7 zenbakiei dagokiena. Behin betiko onespena

FUNES

2024rako aldaketa ordenantza fiskaletan, herri-lurren kanonean, zerga-tasetan eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

GALAR

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

GARINOAIN

Akats zuzenketa, 2024ko lan-egutegian eta egun baliogabeen deklarazioan

UHARTE

Aldaketa, Udal zerbitzuetan izena ematea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

IGANTZI

Obra lizentziak etetea, lur ez-urbanizagarrian energia berriztagarrien plantak ezartzeko

TXULAPAIN

2024rako zerga-tasak

LEOTZ

Etxeko laguntza zerbitzuaren 2024ko prezio publikoak

OIZ

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

IRUÑA

Tokiko gobernu batzarraren zinegotzi-idazkaria eta haren ordezkoak izendatzea

Osoko bilkurako batzordeetako kideen izendapena

ERREZUKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

SARTAGUDA

Aldaketa, Hilerriari dagozkion zerbitzuak eta jarduerak egiteko eta Udalaren bestelako hileta zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

TAFALLA

Plan Berezia aldatzea, UC-44 unitatean. Behin betiko onespena

ULTZAMA

Ordenantza, udal gimnasioko instalazioen funtzionamendua eta erabilera arautzen dituena

Ordenantza, udal kiroldegiko instalazioen funtzionamendua eta erabilera arautzen dituena

EGUESIBAR

Aldaketa, Udal Planeko S-2-1 unitatean (Gorraitz). Behin betiko onespena

VALTIERRA

2024ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Onespena

VIANA

Akats zuzenketa, Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketen behin betiko onespenean

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Behin betiko onestea ur-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralari dagozkion beste jarduketa eta zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea

Behin betiko onestea hiri hondakinen kudeaketa zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea

Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuarengatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza behin betiko onestea

ARALARKO ELKARTEA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024rako prezio publikoak. Hasierako onespena

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

2024ko lan egutegia

IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Hiri hondakinen kudeaketa arautzen duena. Behin betiko onespena