22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2024rako zerga-tasak

Barasoaingo Udalak, 2023ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2024ko karga-tasak onestea, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Hona hemen:

–Lurraren kontribuzioa (balorazio-txosten berria): %0,25.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (Nafarroako Gobernuak zehaztua).

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): %1,4.

–Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):

Karga-tasa: %12.

Koefizienteak. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

Barasoainen, 2023ko abenduaren 5ean.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2400634