22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2024ko lan egutegia eta egun baliogabeen egutegia

Baztango Udalak, 2023ko abenduaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 14. puntuan erabaki zuen:

1.–Baztango Udalaren zerbitzuko langileen 2024. urteko jaiegunen egutegia onestea, igandeez gain honako hauek izanen direlarik: urtarrilaren 1a; martxoaren 28a eta 29a; apirilaren 1a; maiatzaren 1a; uztailaren 24a (besta 12:00etatik aurrera), 25a eta 26a; abuztuaren 15a; urriaren 25a (Baztango besta eguna); azaroaren 1a; abenduaren 3a, 6a eta 25a. Abenduaren 24an eta 31n lanaldia bukaeran 1:55 orduz murriztuko da.

Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia orokorrean 7 ordu eta 25 minutukoa izanen da. Ordutegiaren zati finkoa eta beraz nahitaez bertan egotekoa 9:00etatik 15:00etara izanen da; gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:35etik 9:00etara eta 15:00etatik 16:25era.

Langileek bete beharreko gehieneko ordu kopurua (1592) koadratzearren, gehiegizko lanorduen ondorioz sortutako ordu-poltsa izanen dute familia eta lana bateratzeko edota norberaren aferetarako. 2024rako onetsi den lan egutegiaren arabera 47:30 ordu izango dira. Ordu hauek ezingo zaizkie opor egunei gehitu.

2.–Adieraztea orobat baliogabeak izanen direla 2024 urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Baztango Udaleko Erregistro Orokorra 9:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ortziralera, lanegunetan. Abenduaren 24an eta 31n ordutegi hori 9:00etatik 13:00etara ezarriko da.

3.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratzea, bere ondorioetarako.

Baztanen, 2023ko abenduaren 28an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2400633