2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
2024rako aldaketa ordenantza fiskaletan, herri-lurren kanonean, zerga-tasetan eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena
Funesko Udalak, 2023ko azaroaren 7an egin osoko bilkura berezian hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea ordenantza fiskaletan, eta horietan jasotako tasak, prezio publikoak eta kanonak ezartzea eta antolatzea, eta, halaber, hasiera batez onestea 2024tik aurrera aplikatuko diren karga-tasak, indizeak eta koefizienteak.
Erabakia 2023ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean, eta legez ezarritako jendaurreko epea iragan da erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik egin gabe; hortaz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoarekin. Hala, osorik argitaratzen dira ordenantza fiskaletan, herri-lurren kanonean, zerga-tasetan eta prezio publikoetan 2024rako egindako aldaketak.
Aldatu ez diren gainerako ordenantza eta arau fiskalek indarrean segituko dute, 2023ko ekitaldiko tarifa berberekin.
Behin betiko onespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Ordenantza fiskaletan, herri-lurren kanonean, zerga-tasetan eta prezio publikoetan egindako aldaketak indarrean jarriko dira aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta indarrean egonen dira berariaz aldatu edo indargabetu arte.
Funesen, 2024ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
I.–ORDENANTZA FISKALAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
3. ordenantza, agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituena
5. artikuluko 2. eta 3. apartatuak aldatzen dira, eta honela idatzita agertuko dira:
2. Jarduera sailkaturako lizentzia.
–Gan-Nik sozietatearen txostena duten jarduera sailkatuetarako, Udalari espediente bakoitzagatik fakturatutako zenbatekoen kostua osorik ordaindu beharko da, baita jardueren gainean egiten diren ikuskapenak ere.
3. Ikuskapenak, erantzukizunpeko adierazpenak eta jarduera-lizentziak eskualdatzea: 50,00 euro.
5. ordenantza, Udalaren kirol-instalazioen erabilera arautzen duena
Tarifen eta prezio publikoen eranskina aldatzen da, honela:
Kiroldegiko tarifak:
a) Udako denboraldiko abonua igerilekuetarako:
–7 urtetik 14 urte arte (biak barne): 35,00 euro.
–15 urtetik 64 urte arte (biak barne): 50,00 euro.
–65 urtetik gorakoak: 35,00 euro.
–Familia ugarien abonuak: %25eko deskontua.
–Hilekoa (uztaila/abuztua): 40,00 euro hilean.
b) Eguneko sarrerak: 6,00 euro.
c) Padel-pista erreserbatzea: 7,00 euro orduko.
9. ordenantza, Funesko udal-hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak arautzen dituena
Tasa eta prezioen eranskinak aldatzen dira:
1. Tasen eranskina:
a) 1. epigrafea: Ehorzketak, lurrean: 300,00 euro.
b) 2. epigrafea: Hilotzak lurretik ateratzea: 300,00 euro.
c) 3. epigrafea: Ehorzketak, nitxoan: 200,00 euro.
d) 4. epigrafea: Nitxotik ateratzea: 200,00 euro.
e) 5. epigrafea: Bestelako zerbitzuak. Inork eskatzen badu ordenantza honetan zehazturik ez dagoen zerbitzurik edo ehorzketa bat arau orokorretik kanpo egin nahi bada eta, beraz, Udalak baimendu behar badu, zerbitzuaren kostu osoa kobratuko da, Udalak egiten badu, edo, bestela, eskatzaileak bere kontura kontrataturiko pertsonek egiteko baimena emanen da.
2. Prezioen eranskina:
a) Lurrean ehorzteko emakida, 25 urterako: 400,00 euro.
b) Banakako nitxoen emakida, 25 urterako: 1.000,00 euro.
c) Banakako nitxoen erreserba, 25 urterako; gehienez ere erreserba bat: 1.500,00 euro.
d) Banakako kolunbarioak, 25 urterako: 350,00 euro.
e) Banakako kolunbarioen erreserba, 25 urterako; gehienez ere erreserba bat: 350,00 euro.
10. ordenantza, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena
Honako kontzeptu hauek aldatzen dira prezioen eranskineko a) apartatuan:
a) Abeltzaintzako poligonoko baskula:
–Tara: 2,00 euro.
–Gordina: 3,00 euro.
11. ordenantza, Udalaren egoitzak erabiltzeko tasak arautzen dituena
Eranskina aldatzen da, honela:
1.–Udalaren egoitzak erabiltzea. Kuota: 30,00 euro.
Lokalaren erabilera esklusiboa behar izanez gero, Udalak aztertuko du eman daitekeen eta erabilera tasa zein den. Salbuetsita daude Funesko elkarteak, irabazi-asmorik ez badute eta izena ematen badute Funesko Udalaren erregistroan, elkarteen errolda batean.
2.–Kultur ekitaldiak Kultur Etxean:
2.1. Zinema-saioa:
a) Haurren saioa: (haurren saiotzat hartuko da arratsaldeko lehenbizikoa, eta prezio bera da denendako, haurra zein heldua izan; hortaz, ordua da bereizgarria): 3,00 euro.
b) Helduen saioa: (helduen saiotzat hartuko da haurren saioaren ondokoa, eta prezio bera da denendako, haurra zein heldua izan): 6,00 euro.
3.2. Antzerki-saioa edo bestelako kultur emankizunak: sarreraren zenbatekoa kobratuko da emanaldi motaren arabera.
18. ordenantza, piperotako lokalak arautzen dituena
Bertan behera uzten da ordenantzaren 28. artikuluan ("Tarifak") ezarritako 10 euroko tasa, piperoak festetan erabiltzeko lizentzia-espedienteak tramitatzeagatikoa, eta artikulu horren 2. apartatua kentzen da.
20. ordenantza, 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Eskolako zerbitzuen tasak arautzen dituena
Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetarako onetsi dituen tarifa eta moduluak aplikatuko dira, Hezkuntza Departamentuarekin sinaturiko hitzarmenari jarraikiz.
II.–HERRI-LURREN KANONA
15. ordenantza fiskala, herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duena
Aldatzen da herri-lurren kanonaren zenbatekoa, ordenantzaren 2. atalean ezarritakoa ("Herritarrendako zuzeneko adjudikazioko aprobetxamenduak"), honela:
a) El Raso-Las Suertes: 46,47 euro erreguko eta urteko.
b) Tradiziozko ureztalurrak (XXII-Arga 5 sektorea): 46,47 euro erreguko eta urteko.
c) La Plana: 33,20 euro erreguko eta urteko.
d) Lehorreko lurrak (Castellana): 4,43 euro erreguko eta urteko.
e) Baratzeak: 88,52 euro urtean.
III.–NAHITAEZ ORDAINARAZI BEHARREKO UDAL-ZERGETARAKO KARGA-TASAK ETA PONDERAZIO-INDIZEAK
1. Lurraren kontribuzioa: karga-tasa: %0,25.
2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4ko karga-tasa.
3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal-kuoten indize zuzentzailea %1,30era igotzea.
4. Hiri-lurren balio-gehikuntza:
–Koefizienteak: 2024rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak ezarriko dira legezko gehienekoaren arabera, zeina urtero zehazten baita martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), lege horren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
–Karga-tasa: %10.
5. Etxebizitza hutsen gaineko zerga: karga-tasa: 0,50, lehen urtean. Hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Iragarkiaren kodea: L2400538