1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
191/2023 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena ukatzen baitzaie energia elektrikoa ekoizteko "FV Cristoba" izeneko instalazio fotovoltaikoari eta haren ebakuazio-azpiegiturei, Ezkabarteko udal-mugartean.
1.–2023ko maiatzaren 12ko eskaera.
2023ko maiatzaren 12an, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, Bermond Renewables SLk aurretiazko administrazio-baimena eskatu zuen energia elektrikoa ekoizteko "FV Cristoba" izeneko 4.995 MW-eko instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Ezkabarteko udal-mugartean.
2.–Jendaurreko informazioa eta kontsulten tramitea.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluarekin bat, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen Bermond Renewables SLk egindako eskaera, iragarki bat argitara emanez 2023ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 8koan, eta Nafarroako Gobernuko Gobernu Irekiaren webgunean. Era berean, iragarkia bidali zen ukitutako udaletako ediktu-taulan argitaratzeko.
Separatak bidali ziren, halaber, erakunde publikoetara eta zerbitzu publikoak edo interes orokorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresetara, instalazioak haien kargupeko ondasun eta eskubideak ukitzen dituen zatiari dagokionez.
Iruñerriko Mankomunitateak kontrako txosten bat igorri zuen; hartan, Iruñerriko Ibai Parkearekiko ukipenak azaltzen zituen, eta ondorioztatzen "proiektuan jasotako instalazio fotovoltaikoak, aurkeztu den txostenean deskribatzen den moduan eginez gero, eragina izanen lukeela Iruñerriko Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuetan, hots, bateraezina da, eta horregatik instalazioaren nondik-norakoak azaldu bezala aldatu beharko lirateke".
Halaber, Ezkabarteko Udalak kontrako txostenak igorri ditu, udal arauekin hirigintza arloko bateraezintasunak direla medio.
3.–Berme ekonomikoa itzultzeko eskaera.
2023ko azaroaren 7an, Bermond Renewables SLk espedientea bertan behera uzteko eskaera egin zuen, eta sarbide- eta konexio-baimenari lotutako bermea itzultzeko eskatu.
4.–Aurretiazko administrazio-baimena ukatzeko eta bermea itzultzeko proposamena.
Espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren eta bermea itzultzeko sustatzailearen eskaera azterturik, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatu du espedientea ebaztea, honela: aurretiazko administrazio baimena ukatzen da eta instalazioaren sarbide- eta konexio-baimenari lotutako bermea itzuliko da.
Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabilita,
EBAZTEN DUT:
1. Aurretiazko administrazio-baimena ukatzea Bermond Renewables SLk energia elektrikoa ekoizteko "FV Cristoba" izeneko instalazio fotovoltaikoari eta haren ebakuazio-azpiegiturei, Ezkabarteko udal-mugartean.
2. Diruzaintza Atalari sarbide- eta konexio-prozedurari lotutako 199.800 euroko bermea itzul dezan agintzea; Bermond Renewables SLk jarri zuen berme hori 2022ko abuztuaren 2an –erregistro zenbakia: 5020000277 CFNA 2022 (Av-NAV-0549)–.
3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Eraginaren Atalera, Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Ondare Historikoaren Zerbitzura, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko Diruzaintza Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
5. Ebazpen hau jakinaraztea Bermond Renewables SLri, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Telefónica de España SAri, Red Eléctrica de España SAUko Sarbide Departamentuari, eta Ekologistak Martxan eta SEO BirdLife taldeei, eta ohartaraztea ezen ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, espediente zenbakia adierazita.
6. Ebazpen hau jakinaraztea Ezkabarteko Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari eta Trenbide Plangintzarako Zuzendariordetza Nagusiari, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiten ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2023ko abenduaren 21ean.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2318311