2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Tokiko gobernu batzarraren zinegotzi-idazkaria eta haren ordezkoak izendatzea
Iruñeko Udaleko alkateak honako dekretu hau onetsi zuen 2024ko urtarrilaren 4an:
DAL 04-ENE-24 (1/AL).
«Ikusirik Tokiko Gobernua Modernizatzeko Neurrien 57/2003 Legearen 126.4 artikuluan ezarritakoa, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehena.– Tokiko Gobernu Batzarraren zinegotzi-idazkari izendatzea Garbiñe Bueno Zabalza andrea.
Bigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarraren zinegotzi-idazkariaren lehenengo ordezko izendatzea Joxe Martin Abaurrea San Juan jauna.
Hirugarrena.–Tokiko Gobernu Batzarraren zinegotzi-idazkariaren bigarren ordezko izendatzea Maider Beloki Unzu andrea.
Laugarrena.–Dekretu hau onesten den egunean sartuko da indarrean».
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2400741