22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Udal Ordenantza, fakturen tramitazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2024ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Fakturen tramitazio elektronikoa arautzen duen Udal Ordenantza. Onespen hori behin betikoa izanen da, ez bada erreklamaziorik aurkezten jendaurrean egoteko izapidean.

Jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun baliodunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Idazkaritza Nagusiko bulegoetan, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak edota iradokizunak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, Osoko Bilkuraren erabakia behin betikotzat joko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaeran xedatutakoarekin.

Caparroson, 2024ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2400858