22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Kultu erlijiosorako lokala

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru-dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru-lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Sustatzailea: Iruñeko Cristo El Camino kristau-zentroa.

Jarduera: kultu erlijiosorako lokala.

Tokia: Foruen plaza 3, behea.

Barañainen, 2024ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2400854