22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Plan Berezia aldatzea, UC-44 unitatean. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Tafallako Gobernu Batzarrak 2023ko maiatzaren 16an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea "Plan Bereziaren aldaketa, igogailua paratzeko Zangozako etorbideko 9ko eraikinean (Tafalla)", UC-44 unitatean, 27. poligonoko 8. lurzatian. Horren xedea da igogailua paratzeko desjabetu beharreko azalera handitzea; hala, azalera hori 30 m² izanen da, hasieran aurreikusitako 13,70 m²-en ordez.

Aipatutako aldaketa jendaurrean jarri da, iragarkia argitaratuz 2023ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 1ean, eta iragarkia jarriz Nafarroako Foru Komunitatean editatutako eguneroko prentsan, hots, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2023ko maiatzaren 16an, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74 artikuluari (foru lege horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian bi alegazio jaso dira, sustatzaile berarenak, eduki berekoak.

Hirigintza Alorreko zuzendaritzak txosten bat eman zuen 2023ko abenduaren 7an, eta hartan proposatu eta argudiatu zuen alegazioa ezestea, eta proposatu zuen behin betiko onestea Plan Berezia. Aholkularitza juridikoaren apirilaren 28ko txostenak indarrean segitzen du, ez delako aldatu hasiera batez onetsitako agiria.

Hirigintzako Informazio Batzordeak aldeko irizpena eman zuen, 2023ko abenduaren 14an egindako bilkuran.

Bete daitezen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 77.4. eta 72. artikuluak, eta jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Foru Legea), Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Alegazioa ezestea, jarraikiz Hirigintza Alorreko Zuzendaritzaren txostenari.

Bigarrena.–Behin betiko onestea Plan Bereziaren aldaketa, Tafallako hiri-antolamenduko plan orokorreko UC-44 unitatean (Zangozako etorbidea, 9). Tafallako Zangoza etorbideko 9ko jabeen erkidegoak sustatu du.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Plan Bereziaren aldaketa onesteko erabakia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Laugarrena.–Erabakia argitaratzea iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Hirugarrena.–Espediente osoaren kopia bat igortzea Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari (Nafarroako Gobernua; Lurralde Kohesiorako, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), erabakia hartu eta hurrengo 10 egunen barnean, jarraikiz urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) eta 9. artikuluei (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).

Seigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta interesdunei, ohartaraziz erabaki honek amaiera ematen diola administrazio bideari, eta honen aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Zazpigarrena.–Ohartaraztea honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemaile hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu galarazten Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari esleitutako eskudantziak, hots, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa, gainerako administrazio publikoei dagokienez).

Tafallan, 2024ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2400748