22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Obra lizentziak etetea, lur ez-urbanizagarrian energia berriztagarrien plantak ezartzeko

Igantziko Udaleko osoko bilkurak, 2024ko urtarrilaren 10ean egindako bilkura arruntean adostu du Igantziko Udal Planeamendu aldaketa aztertu eta egiten den bitartean, lur ez-urbanizagarrian energia berriztagarrien plantak ezartzeko obra lizentziak etetea (autokontsumorako instalazioak salbuetsita).

Etenaldi honek urtebete iraunen du gehienez ere, bat eginez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren (LAHFL) 70.3. artikuluarekin.

Hori guztia erabakitzen da LAHFL 70.1. artikuluan xedaturikoari jarraikiz; izan ere, hirigintzako planak onesteko eskumena duen administrazioak aukera du, eremu eta erabilera jakin batzuetarako egin nahi diren lurren partzelazioen, eraikitzeen eta eraispenen kasuan, horiek onetsi baino lehen, lizentzien ematea eteteko, horien eraketa edo aldaketa aztertu bitartean, alderdi horiek guztiak garbi zehaztuta.

Igantzin, 2024ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2400661