22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Gora jotzeko 23-01689 errekurtsoa, 2022ko plantilla organikoaren aldaketari buruzkoa

Mercedes Chivite Berangok gora jotzeko 23-01689 errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Antsoaingo alkatearen 2023ko irailaren 18ko 480/2023 Ebazpenaren aurka (horren bidez, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi zen).

Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero; hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).

Antsoainen, 2024ko urtarrilaren 12an.–Alkate udalburua, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2400663