22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 820., 821., 822. eta 823. lurzatietan, Logroño Bidea kaleko 1, 3, 5 eta 7 zenbakiei dagokiena. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2023ko abenduaren 7an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 3. poligonoko 820., 821., 822. eta 823. lurzatietan (Logroño Bidea kalea), Logroño Bidea kaleko 1, 3, 5 eta 7 zenbakietako jabeen erkidegoek sustatua.

Argitara ematen da, hirigintzako araudiarekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2024ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2400819