22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Urbanizazio proiektua Arizkungo 56. poligonoko 53. lursailean. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2023ko abenduaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 4. akordioan erabaki zuen behin betikoz onestea Arizkungo (Baztan) 56. poligonoko 53. lurzatian mugatutako UE-5 exekuzio-unitatea urbanizatzeko proiektua, Patxi Menta Nemoursek sustatutakoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako planaren testua.

Baztanen, 2023ko abenduaren 28an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2400847