22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardíngo Udalak, 2023ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa.

Bakarra.–Hasiera batez onestea 2024ko plantilla organikoa, eta espedientea jendaurrean jartzea idazkaritzan hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean; hori guztia, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki irizten dituzten erreklamazioak jar ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, erabaki hau behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Villamayor de Monjardínen, 2024ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Jaime del Villar Tolosa.

Iragarkiaren kodea: L2400725